Donostia Hiria Comedy bakarrizketen lehiaketa berreskuratu dute
Groseko El Cine tabernan izango da finalerdia.El Cine Sueñate ekoiztetxeak Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketa berreskuratu du. Igandean, hilaren 23an, finalerdia egingo dute Groseko El Cine tabernan, eta partaidetza maila onekoa izango dela aurreratu dute. 18:00etan hasiko da saioa.
Finala, berriz, urtarrilaren 9an izango da Egiako El Anden tabernan, 20:00etan. Sariei dagokienez, irabazleak 400 euro jasoko ditu eta bigarren geratzen denak 150 euro


