Ehunka lagunek parte hartu dute XI. Katxalin martxan
Aurten aurrera eramandako ekimenen bidez 31.150 euro biltzea lortu du elkarteak.Katxalin Aurten ere ehunka lagunek bat egin dute Katxalinek –Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkartea– antolatutako XI. martxa solidarioarekin. Olatu arrosak bularreko minbizia ikusarazi, hura duten emakumeei elkartasuna adierazi, eta ikertzen jarraitzeko beharra aldarrikatu ditu, hirian barrena egindako 4,5 kilometroko ibilbidean. Alderdi Ederretik abiatu aurretik, taldekako beroketa aurrera eraman zuten Eureka Danceko Oliber Nesterrek zuzenduta. Udaletxe aurretik Sagueseko Bakearen Usoraino joan diren, eta handik, Salamanca pasealekura bueltatu, Abuztuaren 31, Kale Nagusia, Ijentea igarota, Alderdi Ederren amaitzeko.
Ohi bezala, aurten bildutako dirua eman diote BioDonostiako Bularreko Minbiziaren Ikerketa Taldeari. Oraingoan, 31.150 euro batzea lortu dute. Kopuru hori zuen txekea ibilaldia abiatu aurretik eman zieten arduradunei, eta ondoren, agintariek zinta moztu zuten. Besteak beste, Jon Insausti alkateak, Olatz Yarza eta Maria Jesus Idoeta zinegotziek parte hartu zuten.


