Foka baten bisita jaso dute Loiolan
Foka bat agertu da Loiolan.Unai Elizasu Izan ohi dira ezustean Urumeara bisitan datozenak; azkena, hala, atzo izan zen, hilak 16. Loiola auzoko bizilagun batek foka bat ikusi zuen atzo, ontziralekuaren parean.
Unai Elizasu Arrauningeko jabearen ustetan, animalia ez da berehala joango: “Arrain batzuk jango ditu, lasai egon ta marealdi batean irtengo da”. Ezustean agertu da, baina Elizasurentzat ibaia “leku garbia dela adierazten duen seinale bat” da fokaren bisita.


