Koldo Almandozen 'Ahoak' minisailaren tripak liburu bilakatu dituzte
'Hondar ahotik zeru ahora' liburuko komikia.Farmazia Beltza Hondar Ahoak (2020) ondu zuen Koldo Almandoz zuzendari donostiarrak duela urte batzuk, eta aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute hurrengo zatia: Zeru Ahoak (2025). Biak daude Primeran plataforman ikusgai, gaur egun.
Ahoak deitu dio minisailari, eta horiek sortzeko prozesua liburu batean bildu dute orain: Hondar ahotik zeru ahora. Bertan, Almandozek berak eta lantalde tekniko eta artistikoko langile askok hartu dute parte; izan ere, bereziki azpimarratu nahi izan dute eduki grafikoaren presentzia: argazkiak, gidoi lagunak, kartelak, partiturak eta abar; telesailaren tripak aurki daitezke liburuaren orrialdeetan barrena.
Kamara atzekoaz gain, Nerea Garcia protagonistari (Nagore Aranburu) urte hauetan zehar pasatu zaiona ere biltzen du komiki batean, eduki esklusibo gisa.


