Palestinari elkartasuna adierazi diote Txomiñenean
Palestinaren aldeko elkarretaratzea, Txomiñenean.Lanberri Palestinaren alde mobilizatu ziren Txomiñenea auzoko bizilagun ugari ostiral iluntzean, Genozidioak jarraitzen du, Palestina askatu! lelopean.
Su etena iragarrita ere, Israelgo Estatuak palestinarrak hiltzen eta Palestina kolonizatzen jarraitzen du, eta “auzoan ere gaia mugitu behar dela” iritzita antolatu zuten hainbat bizilagunek elkarretaratzea: “Ezin gara isilik geratu”. Palestinar herri osoa izan zuten gogoan, baina, bereziki, Israelgo Estatuak hil dituen milaka haur palestinarrak.


