Altzako Larres eremu kutsatua lehengoratuko dute
Auditz Akular eremuaren parte den Larres zonako aisialdi gunea.Marko Sierra Altzan amiantoarekin kutsatuta dauden eta kutsatuta egon daitezkeen eremuak lehengoratzeko azken urratsetako bat egin du Donostiako Udalak, Altzako Larres ibarbidea lehengoratzeko proiektua onartu baitu. Zehazki, Larres ibarreko laugarren itema deritzonaren ingurumena lehengoratzeko proiektua onartu du astearte honetako Tokiko Gobernu Batzordeak, 1.429.831 euroko aurrekontuarekin eta hamar hilabeteko egikaritze epearekin.
Jon Insausti alkateak gogorarazi duenez, “Larres ibarreko ekialdeko baratze eremua, Altza auzoan, ingurune delikatua da, Harri Berri Olaeta ikastetxearen eta Berra zaharren egoitzaren artean baitago”. “9.000 metro koadroko inguruko azalera du inguruak, eta geometria irregularra eta luzanga du. Azalera hori ez dago kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen inbentarioan sartuta, baina kutsatuta zeuden beste lurzoru batzuei atxikita dago. Lurzoru horien gaienean lehengoratze jarduerak egin dira jada”, gehitu du alkateak.


