Binakako txapelketako bi jardunaldi hartuko ditu Atano III.a pilotalekuak
Binakako txapelketako partida baten aurkezpena, Donostian.Aspe Ostiralean, hilaren 21ean, abiatuko da Lehen Mailako binakako pilota txapelketa, eta bi partida Donostian jokatuko dira, Atano III.a frontoian. Zehazki, hirugarren eta bosgarren jardunaldiko neurketak izango dira, abenduaren 7an eta 20an, hurrenez hurren. Donostia Pilota programarekin bat egingo dute neurketa hauek.
Bestalde, Donostia Kirolak jakinarazi du Anoetako Kirol Hiriaren itxiera perimetralak egiteko jarraibideak malgutu direla, eta, beraz, oro har, jada ez da trafiko itxierarik egongo Realaren bigarren taldearen partidetan. Itxiera hori soilik aplikatuko da jende gehiago biltzea aurreikusten den partida batzuetan.
Erabaki honek, Ibaeta Basket, Bera Bera edo atletismo lehiaketak antolatzen laguntzeaz gain, enpresen ligak pilota partida gehiago programatzea ahalbidetuko du. Ildo horretan, Donostia Kirola lanean ari da 2026an Atano III.a Binakako Txapelketako, banakako edo lau t’erdiko partida gehiagoren agertokia izan dadin.


