Ancient Settlers bandak 'A Monument Restored' singlea aurreratu du
Donostiako Ancient Settlers taldeak hilaren 28an plazaratuko du Autumnus (Revisited) lan labur digitala, Scarlet Records diskoetxe italiarraren bidez.
2021eko Autumnus estreinako lan laburraren berrikuspena da. Ordutik, nabarmen aldatu da taldea, eta egungo seikotearekin birgrabatu dute. Aurrerapen moduan, A Monument Restored aurkeztu dute.
Ancient Settlers 2020an sortu zutenetik, aldaketa ugari izan dituzte. Carlos Chiesa-Estomba (gitarra) eta Herman Riera (bateria) dira hasieratik jarraitzen dutenak. 2022an batu zitzaien Agustin Martinez (gitarra), eta aurten berrosatu dute taldea hiru musikari hauekin: Noelia Fernandez (abeslaria), Sonia Jimenez Nia Creak (abeslaria) eta Enric Juan (baxu jotzailea).


