Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, EHMEren 30. urteurreneko anfitrioi
EHMEren 30. urteurreneko ekitaldien aurkezpena.Donostiako Musika eta Dantza Eskola Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak protagonismo berezia izango du EHMEren (Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartea) 30. urteurrenaren ospakizunean. Ekitaldiaren anfitrioi gisa, musika eta dantza eskolak parte-hartze aktiboa izango du bai kaleetako emanaldi musikaletan, baita Viktoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldi nagusian ere.
Lau kalejira, hiria girotzeko
Jaia hilaren 22an hasiko da, 10:30ean. Une horretan, lau kalejira irtengo dira aldi berean Okendo plazatik, Erdialdea, Parte Zaharra eta Gros musikaz betez.
Kalejirak Plus Brass Band-ak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek gidatuko dituzte, eta haiekin batera ariko dira Euskal Herriko hainbat musika eta dantza eskoletatik etorritako ikasleak, trikitixa, pandero eta txistu taldeak barne.
Oroitzapenezko ekitaldi nagusia
12:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian egingo da urteurreneko ekitaldi handia. EHMEren 30 urteko ibilbidea gogoratzeko topaketa honek Donostiako eskolaren ekarpen nabarmena izango du; eskolako ikasleek interpretazio garrantzitsu bat eskainiko dute. 100 ikasle baino gehiago elkartuko dira agertokian, ahots belaunaldi desberdinen arteko topaketa berezia sortuz.
Ekitaldia herritar guztiei irekita dago; gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira hilaren 22an, 11:00etatik aurrera, aforoa bete arte.



