Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Saria jasoko du 'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentalak
'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentala. Urtero, hiru sari banatzen ditu Eusko Ikaskuntza elkarteak Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean: Jean-Michel Larrasquet Ohorezko Saria, Euskal Kultura Saria eta Bideo Sorkuntza Saria. Baiona, Iparraldea eta Euskal Herriarekiko harremana izaten duten ikerkuntza eta sorkuntza lanak nabarmentzea dute helburu.
Bideo Sorkuntza kategorian, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala saritu dute, “euskal oroimena bizirik mantendu, eta emakumeek kulturaren garapenean duten ekarpena aitortzeagatik”. Inge Mendioroz Ibañez zuzendariak eta Idoia Garzes Aldazabal gidoilariak jasoko dute saria hilaren 22an, Baionako Herriko Etxean, 18:00etan.


