Memoria historiko feminista, liburu eta dokumental formatuan
'Ellas vivirán de otra manera´dokumentaleko fotograma bat.Marina Gallardo Izquierdo Memoria historiko feministaren inguruko ikerketa kolektibo bat jarri zuen martxan Lumaltik Herriak-ek, duela urtebete. Hilabete hauetan zehar, Abya Yala eta Euskal Herriko 32 emakume bildu dira, “memoriaren esanahi egokiena” aurkitzeko asmoz. Hala, Ellas vivirán de otra manera ondu dute.
Liburu batek eta dokumental batek osatzen dute proiektua. Proiektuaren parte izan diren emakumeen ahotsak biltzen ditu, gogoetak, pentsamenduak eta esperientziak jaso baitituzte bertan. Gauzak horrela, bihar (hilak 20) aurkeztuko dute proiektua Donostiako Re-read liburu dendan, 20:00etan.
Aurkezpen horretara hurbilduko dira Lumaltik Herriak-eko taldea, Beatriz Aparicio —liburua ilustratu du berak— eta Sara Alvarez Medrano Maya K’ichea; azken honen ikuspuntu dekolonial eta antiarrazistak lagundu dio proiektuari, prozesuan zehar.


