Prest dago DBD martxa zikloturistaren maillot berria
2026ko DBDko maillota.DBD 24. urtez egingo dute Donostia-Baiona-Donostia (DBD) martxa zikloturista 2026an (apirilak 25), eta 24. aldi horretako maillota aurkeztu berri dute; hemen ikus dezakezue bideoa. Berde kolorea da nagusi diseinuan, eta, ohiko legez, Gobik enpresak ondu du. Izena ematen duten txirrindulari guztiek eskuratuko dute maillota, eta izena emateko epea irekita dago dagoeneko.
Bera Bera klubak antolatzen du martxa zikloturista, eta 1.500 bat lagunek hartu ohi dute parte. Bi ibilbide egin daitezke: 80 kilometro inguruko laburra eta 120 kilometro inguruko luzea, bietan Jaizkibel mendia joanekoan zein itzulerakoan igota eta jaitsita. IRUTXULOKO HITZA da DBDko erakunde kolaboratzaileetako bat.


