Antton Valverderen 'Antologia': 35 kantuko bilduma «zaindu» bat
'Antologia' aurkeztu du Antton Valverdek gaur. Beñat Parra 60ko hamarkadan hasi zen kantuan, Lourdes Iriondo eta Xabier Leterekin, besteak beste. Pianoa izan du konfidente gaztetatik, eta 1969an musika munduan hasi zenetik hamar disko kaleratu ditu Antton Valverdek, bere ibilbide guztian zehar. Gaur aurkeztu dute hamaikagarrena: Antologia.
Bere lehen singlearen portada bera. Aitak margotutako koadro bat. Bere ibilbidean zehar kantatu dituen ehun abesti baino gehiago horietatik 35 aukeratu dituzte, bilduma honetan biltzeko. Bertsoetatik eta olerkietatik osatu izan ditu kantuak, eta bilduma honetan biak uztartzen saiatu dira.
Anjel Valdesek, Victor Sanchezek eta Anjel Lertxundik ere jarri dute beren aletxoa bilduman; hiruren lana azpimarratu nahi izan du Valverdek, baina maitekiro aritu da, bereziki, Lertxundiri buruz: berak idatzi du hitzaurrea, miresmenetik baina baita laguntasunetik ere.
Emaitzarekin pozik dago Valverde: “Emaitza asko gustatu zait; ikusten da gogoz egi dela, eta zainduta dagoela”. Kantuen aukeraketa ona iruditu zaio, eta gaztetako garaiak gogoratu ditu, aurkezpenean: “A ze ahotsa nuen!”, esan du, barre artean.
Azkenaldian inoiz gertatu ez zaizkion gauzak gertatu omen zaizkio Valverderi, bere hitzetan. Horien artean, Adarra saria jaso du aurten, Donostiako Udalaren eskutik.


