Zabaltza Jubilatuen Etxea babesteko bilera irekia egingo dute hilaren 24an
Zabaltza elkartea arratsalderoko topagunea da auzoko jubilatu askorentzat.Maitane Aldanondo Alternatiba egoki baten faltan Zabaltza Jubilatuen Etxeak ateak itxiko ditu abenduaren 22an. Udalak Zabaleta kaleko egungo egoitzan gelditzeko aukerarik ez die eman eta proposatutako lokal berria ez da egokia arduradunen ustez.
Groseko jubilatu elkarte bakarra defendatzeko erantzuna antolatzeko asmoz, Hondarpe Groseko Bizilagun Elkarteak eta Zabaltza Etxeak berak auzoari irekitako asanbalda antolatu dute. Biltzarra astelehenean, hilak 24, 18:30ean aurrera eramango dute elkartean bertan, —Zabaleta kalea 42, galeria; Zabaleta eta San Frantzisko kaleen artean— eta herritarrak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.


