Zer plan astebururako?
'Escape room' antzerkia.Donostia Kultura Udazkenean erabat murgilduta gaude eta, ondorioz, euritsu eta hotz dator asteburua Donostian, baina hori ez da eragozpena izango planak egiteko, ezta? Kultur jarduera aukeraketa zabala aurkituko duzu gure agendan, eta, gainera, egun bakoitzeko proposamen berezi bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 21), Tabakalerara gerturatzea proposatuko dizuegu, Kattalin eta Nenufarrak eta Keia taldeek joko baitute, Gipuzkoako Ahotsak zikloaren barruan, 20:00etan. Sarrerak hemen daude salgai.
Larunbatean (hilak 22), Antzoki Zaharrera joatea da gure gomendioa, izan ere, Txalo Produkzioak ekoiztetxearen eskutik, Escape room euskal antzerkia eskainiko dute, 19:30ean —ostegunean eta larunbatean ere emango dute—. Sarrerak hemen daude salgai.
Azkenik, igandean (hilak 23), berriz ere, Tabakalerara joatea da gure proposamena, baina zinemara oraingoan. Izan ere, Pio Caro Barojak 1979an ondutako Guipúzcoa I film historikoa proiektatuko dute, 18:00etan. Sarrerak hemen daude salgai.
Bonus track: Jose Manuel Juan Soto argazkilariaren Landa arrazionalismoa bilduma ikusteko azken egunak dira, igandean kenduko baitute. 1945 eta 1970 urteen bitartean estatuan sortutako kolonizazio herrietan egindako argazkien aukeraketa da.


