Bizirauten 2.0ko lehena: mundua kamera baten bitartez ikustea
Andrea Bosch, Nagore Legarreta eta Joseba Parron, Taban.Oier Arribas Hasi da Bizirauten saioko bigarren denboraldia. Oraingoan, Tabakalerako Taba kafetegiak hartu ditu goxo hedabide honetako lankideak, Bagera elkarteko kideak, eta Hamaika Telebistako lantaldea.
Batu zen jendea, ordea, Andrea Bosch kazetari eta argazkilariak moderatutako elkarrizketara; Joseba Parron eta Nagore Legarreta argazkilariak izan zituen aurrean, eta solasaldi jator eta eroso batekin girotu zuten espazioa.
Argazkilaritzaz, aurrean dutena irudikatzeko duten moduaz, hiriaz beraz, teknikaz. Etorkizunaz ere mintzo ziren, iraganaz. Denboraren pasieraz. Goiz hartu zuten bi gonbidatuek kamera, eta, hasi zirenetik, ez diote mundua erretratatzeari utzi, bakoitzak bere estilora.
Hamaika Telebistaren eskutik, laster egongo da bideopodcasta ikusi eta entzuteko aukera. Bitartean, egon zaitezte adi, laster izango duzue eta hurrengo saioetako informazio gehiago webgunean bertan, eta gure sare sozialetan.


