Gipuzkoako sei erresidentziatako langileek greban jarraituko dute, abenduaren 19ra arte
Erresidentzietako langileek prentsaurrekoa egin dute.ELA Sindikatua Gipuzkoako sei erresidentziatako langileek abenduaren 19ra arte luzatuko dute greba, gaur Donostian egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Iragarpena aste honetako hirugarren greba egunean egin dute, eta ELA sindikatuak patronalen “negoziatzeko borondate eza” salatu du.
Greban jarraituko duten zentroak hauek dira: Errenteriako Sagrado Corazon, Donostiako Villa Sacramento, Txara II eta La Paz, Zumaiko San Juan eta Zumarragako Argixao. Langileek ez dute baztertzen mobilizazioak gehiago luzatzea.
Sindikatuak Gipuzkoako aurrekontuak kritikatu ditu, zainketa sistemaren hobekuntzarako iragarritako %12ko igoeraren %83 “azpiegituretara” bideratzeko asmoa dutelako, eta ez lan baldintzak hobetzera. ELAren arabera, sektoreko langileen ia erdiak kontratu partzialak ditu eta soldata arrakala 10.000 eurotik gorakoa da.
Langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute, sektoreko prekaritatearekin eta genero arrakalarekin amaitzeko.


