56 hautagai daude 2026ko Urrezko Danborra jasotzeko
Donostia Arraun Lagunak, Nagore Aranburu, Kaleko Afari Solidarioak, Jose Ramon Soroiz eta Izaro Andres daude, besteak beste, iazkoa baino laburragoa den zerrendan.
Moriarti ekoiztetxeak jaso du Urrezko Danborra.Sara Ibarguren Donostiako Udalak bukatu du Urrezko Danborraren 2026ko hautagaitzak aztertzeko eta multzokatzeko prozesua. Guztira, 56 hautagai dira zerrenda osatzen dutenak, eta ohi moduan, pertsona zein erakunde ugari daude. Hemen ikus dezakezue zerrenda osorik.
Bihar, hilak 25, Bozeramaileen Batzordeak bilera bat egingo du saritua aukeratzeko. Udal taldeen artean ados jartzen badira, udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenekin, Urrezko Danborra zehazturiko hautagaitzak jasoko du. Bestela, gehienez, hiru hautagaitza zehaztu beharko dituzte, eta herritarrek hartuko lukete hitza. Abenduaren 9tik 15era bozkatu ahal izango dute, eta boto gehien jasotzen dituenak jasoko du Urrezko Danborra.
Aurten, Donostiako Moriarti ekoiztetxeak jaso du oroigarria, haien ibilbidearen aitortza gisa.


