Familia Laguna programaren 10. edizioa, martxan
Aurreko ikasturteetan Zuhaiztin Familia Laguna programan parte hartu duen taldeetako bat. Familia Laguna Martxan da Familia Laguna programaren hamargarren edizioa, Donostiako haur eta lehen hezkuntzako bederatzi ikastetxetan: Aitor Ikastolan, Intxaurrondo ikastolan, Zuhaizti eskolan, Maria Reina eskolan, Amara Berri eskolan, Jakintza ikastola, Orixe ikastolan, Arantzazuko Ama ikastola eta Katalina de Erauso ikastetxean. Guztira, 110 familiak hartzen dute parte.
Programaren helburua da beste herrialde batzuetatik iritsi berri diren familiei harrera egitea, familien parte-hartzea sustatzea eta euskarara edota euskal kulturara gerturatzea erraztea. Horretarako, iritsi berri diren familiak eta bertako familiak harremanetan jartzen dira, kulturen arteko elkartrukea, informazio truke fidagarria eta laguntza sareak sortuz.
Ongi Etorri Eskolara egitasmoak antolatzen du, eta, beren iritziz, “eguneroko harreman horiek funtsezkoak dira aniztasuna balioan jartzeko, aurreiritziak hausteko eta kulturartekotasuna eskolako zein auzoko bizitzan txertatzeko”. Era berean, euskararen garrantzia modu hurbilean transmititzen laguntzen dute, familiak herriaren bizitzan aktiboki barneratzeko.


