Gizonezko bat atxilotu dute Bidebietan bere bikotekidea eta atxilotu duten ertzainak kolpatzea egotzita
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean bikotekidea jotzea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita, atxilotu duten ertzainak kolpatu ondoren.
Herritar batek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuen goizaldeko 04:30ak aldera Bidebietako Julio Urkixo etorbidean gizon bat emakume bat jotzen ari zela jakinarazteko. Bertaratutako poliziek gizonezko bat topatu zuten neska bat hormaren kontra zuena, eta iletik helduta, makurtzera behartzen ari zena. Ertzainek bi pertsonak banandu zituzten eta gizonak, antza, irainak eta mehatxuak egiteaz gain, jarrera bortitzarekin aurre egin zien poliziei. Zenbait ertzainek esku hartu behar izan zuten atxilotua menderatu ahal izateko.
Biktima osasun etxe batera eraman zuten laguntza jaso zezan eta bi agentek ere osasun arreta behar izan zuten. 32 urteko atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko polizia eginbidean amaitzean.


