Maite Arraiza donostiarra gailendu da Donostiako 46. Maratoian
Maite Arraiza erdian, txapela jantzita.Donostiako Maratoia Donostiar batek irabazi du Donostiako 46. Maratoia: Maite Arraiza du izena, eta 2:45:00 zehatzetan amaitu zuen igandean lasterketa, beste partaide guztien gainetik gailenduz.
Lasterketa erdian utzi zuen atzean bere ondoren zihoan Alejandra Sanchez Massa; hala, bakarrik amaitu zuen Arraizak lasterketa, Louise Flynn (+3:38) bigarren postuan utzita. Sanchez Massa (+4:41), ordea, hirugarren geratu zen, podiuma osatuz.
Gizonezkoetan, Thomas Holliday britainiarrak irabazi zuen 2:22:34ko markarekin. Finlandiako Aki Nummela (+1:17) eta Simon Rio Gonzalez galiziarra (+1:48) bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren.


