Donostiamarket: aire zabaleko merkataritza erakusleiho bat
Tokiko merkataritza hiriko kaleetara ateratzea, kontsumoa sustatzea, sektorea aktibatzea, auzoak dinamizatzea eta gertuko merkataritzari garrantzia ematea dira Donostiamarket azokaren helburuak. Hala, azokaren edizio berri bat jarri du martxan Donostia Shopsek. Atzotik eta igandera arte (hilak 30), establezimenduek produktuak kalean jarri ahal izango dituzte, beren lokalen aurrean.
Hiriko zenbait auzoetan helduko diote proposamenari; horien artean, Erdialdean, Grosen, Alde Zaharrean, Amaran, Antiguan, Egian, Altzan, Bidebietan eta Intxaurrondon.



