Indarkeria matxista gaitzetsi eta mobilizazioetan parte hartzera deitu du udalak
Zortzi konpromiso jasotzen dituen erakunde adierazpena irakurri dute udal talde guztietako ordezkariek, udaletxean.
Donostiako Udaleko ordezkariak, udaletxean.Donostiako Udala Gaur, hilak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Donostiako Udalak ohiko erakunde adierazpena egin du. Udal talde guztietako ordezkariek irakurri dute eguerdian, udaletxean. Indarkeria matxista gaitzestearekin batera, gaurko hainbat mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Jarraian, osorik irakur dezakezue udalaren erakunde adierazpena:
Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu Indarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurunea sortzen duela, indarkeria jasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera du, eta bikmagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen du. Izan ere, sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraituta ez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak.
Komunitateak beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu, eta babes-loturak garatzea eta narraba komunak sortzea ahalbidetzen du. Horregatik, komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake, eta berdintasunean oinarritutako harreman- inguruneak sortu, diskriminazioaren eta indarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe. Auzokide, lagun edo kuadrillen arteko harreman estuak goiz ohartaraz dezake indarkeria-egoera gertatzen ari dela.
Komunitate feministak, hurbiltasunetik eta sororitatetik, indarkeria jasaten ari diren emakumeak gorputzez babes ditzake, baita enpatia adierazi eta gertuko bide-laguntza ere eskaini. Halaber, jasandako indarkeria matxistari aurre egiten eta onera etortzen lagun dezake, eta egoera horietan bere erritmoak eta erabakiak errespetatu ditzake.
Tokiko komunitateak bikmen erreparazioa babes dezake. Horretarako, eragindako kaltea aitortu eta indarkeria matxista salatu dezake, eta publikoki bikmarekiko eta haren ingurukoekiko elkartasuna eta gaitzespena adierazi.
Negazionismoa arazo globala da, eta Nazio Batuek ere alarma piztu dute berdintasunaren aurkako mehatxu gero eta handiagoez eta misoginiaren normalizazioaz ohartarazteko, bak bat, hedabide digitaletan.
Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta kuadrillak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren bikmentzako komunitate erreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu.
Hori dela eta, Donostiako Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:
1. Hurbiltasun sare lokalak indartzea: topaguneak, komunitate-jarduerak eta tokiko elkarteen bizitasuna zaindu, pertsona gauzak eta, bereziki, emakume eta neskarik zaurgarrienak konektatzeko.
2.Kanpok iristen diren pertsonentzako harrera- eta integrazio-programak garatzea, tokiko komunitatearekin lotzea ahalbidetzeko, bereziki emakume eta neskengan arreta jarriz.
3. Hezkuntza, osasun, kultura eta aisialdi inguruneetan laguntza sareak sustatzea, zerbitzu publikoak taldeekin, elkarteekin eta berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokaren esparruan elkarri laguntzeko ekimenekin konektatzeko.
4. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak garatzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista hutsaltzen edo legitimatzen duten diskurtsoak eta jarrerak desaktibatzeko, bereziki konplizitate matxisten inguruetan.
5. Indarkeria matxistako kasuen aurrean herritarren mobilizazioa sustatzea, indarkeria gaitzesteko eta bikmekiko elkartasuna adierazteko.
6. Kanpaina eta kuadrillekin aliantzak garatzea sexuen arteko harreman osasungarri eta bidezko kodeak sortzeko, dibertsitate osoan, kode matxistak eta misoginoak hausteko.
7. Era berean, herritarrei dei egiten diegu, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Donostian deitutako mobilizazioekin bat egin dezaten.
8. Era berean, herritarrei dei egiten diegu, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Donostian deitutako mobilizazioekin bat egin dezaten.


