Zendu berri den Mai Egurza ilustratzailearen irudia izango da aurtengo dFeriaren kartela
2026ko Donostiako Arte Eszenikoen Feriaren irudia Mai Egurza joan den urriaren 4an zendu zen ilustratzaile irundarrarena da. Ekainean jarri ziren harremanetan harekin eta uztailean jada bazuten artistaren lehen zirriborroa; lan hori zuen esku artean bat-batean zendu zenean. Egurzaren familiarekin harremanetan jarri eta Maik hasi zuen obra amaitzea adostu zuten, hari omenaldia gisa.
Horrela, kartela Egurzak berak eta haren lagun eta ilustratzaile Raquel Ródenasek egindako lana da. Ródenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu zuen lana. “Ondarea da pertsonek mundutik igarotzean uzten dutena, beraien aztarnak; hots, munduari egiten dioten ekarpena, kasu honetan, kulturaren munduari. Hori irudikatzen du ilustrazioak: enkoadraketatik irteten diren eta harean oinatzak uzten dituzten zenbait (askotariko) pertsonaren markak”. Hitz horiekin adierazi zuen Egurzak bere sorkuntzaren zentzua eta horretarako inspirazioa.
Kartelak gorazarre egiten dio ilustratzaileari, gainera; izan ere, bera irudiko pertsonaietako batean irudikatuta dago. Kartelak, bada, “bihotzez omendu nahi du artista gipuzkoar gaztea”.
dFERIA 2026ko leloa: LEGATUA
Legatua da, Rebeca Fernández Románen Legado. Antología Benéfica liburua aipatuz, arimaren ondoriotasun moduko bat: ” Atzera begiratzea ez nostalgiaz, benetako gosez baizik. Begiratzea ahots isilduak, zauri irekiak, oroimen ezaren lainoan gidatzen jarraitzen duten argiak ekarrita. Ekitaldi eszeniko bakoitza oroimenaren ekintza bat delako. Eta ahanzturan erortzen utzi behar ez genukeen hori aukeratzea delako gogoratzea”.
Martxoaren 14tik 18ra bitarte izango da 2026ko dFeria.



