Donostiarren %84k uste du klima aldaketa «oso arazo larria» dela
Gaur aurkeztu dute klima aldaketari buruzko txostena. Donostiako Udala Donostiako biztanleen gehiengo zabal batek klima aldaketa arazo larria dela uste duela erakusten du Cristina Enea fundazioak aste honetan aurkeztu duen ikerketa batek. Azterlan horrek Donostiarrek fenomeno global horri buruz duten pertzepzioak, emozioak eta balorazioak aztertzen ditu.
Emaitza, zera da: Donostiako biztanleen %84,4k “oso larritzat” jotzen du klima aldaketa, eta lautik batek “arrisku, kezkaren eta etorkizuneko ondorio larriak ekarriko dituen arazo” gisa definitzen du. Horixe adierazi du azterlanak, 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 14ra bitartean, 18 urtetik gorako 400 pertsonako lagin batean oinarrituta, telefono bidez egindako inkesta baten bidez.
Emaitza zehatzagoak
Donostiarren artean, klima aldaketari lotutako emozioek nabarmen egin dute gora, 2018tik, eta hau da sentitzen dutena:
- %83,8 kezka handia
- %73,3k ezintasuna
- %71,3k haserrea
- %51,8k beldurra
Gainera, ikerketak erakusten du herritarren %68,8k gizakien jarduera nagusi gisa identifikatzen duela. Iñigo Garcia Ingurumeneko zinegotziak, hala, emaitza horien garrantzia azpimarratu du: “Gure betebeharra da asmo handiko politika eraginkorrekin erantzutea, Donostiako erresilientzia indartzeko eta pertsonak ekintza klimatikoaren erdigunean kokatzeko”.


