Emakumeen eta kirolaren estatuko laugarren kongresua Donostian egingo dute
Emakumeen eta kirolaren hirugarren kongresuko irudia.CEMYD 2017tik, Emakumeen eta Kirolaren Estatuko Kongresua antolatzen du CEMYD erakundeak, “kirol, erakunde eta akademia arloetako lider nazionalak eta nazioartekoak bildu ditu emakumeen kirol rola hausnartzeko, inspiratzeko eta eraldatzeko”, antolatzaileen hitzetan. Hiru aldiz egin dute urteotan —Valentzian, Bilbon eta Tenerifen—, eta Donostian antolatu dute laugarrena, aste honetan: hilaren 28an eta 29an. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emakume eta Espainiako Kirolaren Kongresuen Elkarte Nazionalak antolatu dute, Donostiako Hegalak fundazioaren laguntzarekin.
Aquariumean egingo dute kongresua, eta, nabarmendu dutenez, “elkarrizketa, prestakuntza eta ikusgarritasunerako espazio bat” partekatuko dute, “kirol berdin eta bidezkoaren alde konprometituta dauden guztientzat”. “Inork ez du ukatzen kirola gure gizartearen garapenerako eta ongizaterako oinarrizko zutabea dela. Hala ere, emakumeen kirol parte hartzeak oraindik ere erronka eta desberdintasunei aurre egin behar die, eta aurreko edizioetan eta hainbat forotan jorratu diren arren, ia aldatu gabe jarraitzen dute”, gaineratu dute antolatzaileek.
Egitarau zabala prestatu dute bi egunetarako, eta informazio guztia eta izena emateko inprimakia CEMYDen webgunean aurkituko duzue.


