Kantua eta dantza Altzan, Azaroaren 25aren bueltan
Plaza dantzak egin zituzten Altzan, Azaroaren 25aren bueltan.Ekialdeko mugimendu feminista Atzo izan zen Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, eta, ohiko legez, ehunka feministek Donostiako erdiguneko kaleak hartu zituzten, manifestazioan. Aurretik, ordea, motorrak berotuta zituzten Ekialdeko Barrutian (Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta), izan ere, Azaroaren 25aren bueltako ekintza aldarrikatzailea antolatu zuen Ekialdeko mugimendu feministak igandean Altzan.
Hain zuzen ere, San Martzial plazan elkartu ziren, eta jai giro aldarrikatzailean pasatu zuten goiza. Batukada feminista sarea, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako trikiti eta pandero taldea, Ekialdeko Barrutiko kantujira taldeetako emakumeak eta Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteko dantza taldea aritu ziren kantuan eta dantzan, indarkeria matxistaren aurka.
Era berean, zineforuma antolatu du gaurko (hilak 26) Intxaurrondo Berri emakumeen elkarteak, Shayda (Noora Niasari, 2023) filmarekin, Intxaurrondo Kultur Etxean. 18:30ean izango da, eta Nerea Redondok aurkeztuko du saioa.
Jarraian, igandeko irudi bilduma ikus dezakezue:


