Lugaritz-Easo saihesbidea 2026ko bigarren erdirako prest egotea aurreikusten du ETSk
Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburua, Tabakaleran.Irekia Donostiako metroaren igarobidearen inguruko berritasunak eman ditu gaur Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun sailburuak, Tabakaleran. Hain zuzen ere, Euskal Trenbide Sarearen 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian hitz egin du.
Erdialdea-Kontxa geltokiaren hormigoiztatzearen estaldura bukatuta dagoela esan du Garcia Chuecak, eta Lugaritz-Easo saihesbidearen lanak aurrera doazela. 2026ko bigarren seihilekoan zerbitzuan jartzeko asmoa du ETSk: “Aurrerapena agerian dago gainazalean, eta obra egiteko beharrezkoa izan den okupazioa ahalik eta adierazpen txikienera murrizten ari gara, baina zorupean ere etengabeko jarduerak gure mugikortasun ohiturak irauliko dituen obraren amaieratik gertuago egotea eragiten du”.
Beste proiektu batzuen inguruan ere hitz egin du sailburuak. Esaterako, aurrera doa Euskotreneko bidaiariak eta Renferen aldirikoak puntu berean lotuko dituen Loiolako Erriberako etorkizuneko aldagunearen eraikuntza proiektua. Abiadura handiko trenaren Donostiako geltokiari dagokionez, lanak bukatzear direla esan du Garcia Chuecak.


