Basozabaleko bizilagunek salatu dute udalak ez diela «zabor bilketa zerbitzua eskaintzen»
Donostiako zabor edukiontziak.Donostiako Udala Donostiako Goiaztxiki-Basozabal auzuneko hainbat bizilagunek bizi duten “egoera bidegabea” salatu dute: “Udalak ez digu zabor bilketa zerbitzua eskaintzen eta zabor tasa kobratzen hasi da 2025ean, nahiz eta ofizialki 2026ko urtarrilean hasiko zela iragarri”.
Azaldu dutenez, eremu horretan ez dago zaborra botatzeko edukiontzirik: “Gertuen daudenak bi kilometroko distantziara daude. Horrek autoa erabiltzera behartzen gaitu hondakinak eramateko, gastu gehigarriak sortuz”.
Horrela, diotenez, 2025eko maiatzean eta urrian idatziak aurkeztu zituzten udaleko erregistroan, “egoera honi soluzio bat aurkitu nahian”, baina salatu dute ez dutela erantzunik jaso “Bizilagunok uste dugu bidegabea dela zerbitzurik eman gabe tasa kobratzea, eta udalaren ardura da auzo guztietan hondakinen bilketa bermatzea. Horregatik, gure salaketa publiko egiten dugu, eta udalaren konpromisoa eskatzen dugu arazo hau lehenbailehen konpontzeko. Beste auzo batzuetan ere badakigu arazo berdina daukatela”, gaineratu dute.


