Nolakoa zen Donostia 1813ko sarraskiaren aurretik?
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Ondare Batzordeak errealitate birtualeko proiektu berritzaile bat aurkeztu du, 1813. urtea baino lehenagoko Donostia 3Dko betaurrekoen bidez ezagutzeko aukera ematen duena.EHAEO Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako Ondare Batzordeak errealitate birtualeko proiektu bat aurkeztu du ostegun goizean, 1813. urteko sute eta sarraskiaren aurreko Donostia 3Dko betaurrekoen bidez ezagutzeko aukera ematen duena, hiria suntsitu aurretik. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak babestu du.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Ondare Batzordeak errealitate birtualeko proiektu berritzaile bat aurkeztu du, 1813. urtea baino lehenagoko Donostia 3Dko betaurrekoen bidez ezagutzeko aukera ematen duena. Irudian, Plaza Berriko udaletxea, egungo liburutegia.EHAEO

David Sanchez Bellido Gipuzkoako EHAEOko Zuzendaritza Batzordeko kidea, Juan Martin Ondarearen Batzordeko zuzendaria, Jose Javier Pi Chevrot Ondarearen batzordeko kidea eta proiektuaren arduraduna eta Daniel Ballesteros eta Gabriel Asuar garapen teknologikoaren arduraduna.EHAEO
Herritarrentzako ibilaldiak antolatu dituzte asteburuan zehar proiektua bertatik bertara ezagutzeko, baina edukiera beteta dago; hala ere, albiste honen amaieran daukazue EHAEOk bidalitako bideo bat, hiria 1813an nolakoa zen erakusten duena.
Proiektu hau Donostiako Parte Zaharra 1813an suntsitu aurretik zen bezala birtualki berreraikitzeko hiru urteko lanaren emaitza da, EHAEOk azaldu duenez: “2023an, bi panel garden jarri ziren hiriko puntu estrategikoetan, errealitate areagotuaren bidez erakusteko Kanpandorreko Atea eta Udaletxe zaharra Plaza Berriarekin. 2024an, Plazara! izeneko jardueraren bidez, azken proiektuaren aurrerapen bat aurkeztu zen. Orduko hartan, udaletxe historikora lehenengo bisita birtuala egin zen, Plaza Berriaren birsorkuntza digitalari buruzko tailer batekin batera”.


