Dravernue taldeak bideoklip batekin borobildu du lan berriaren argitalpena
Dravernue boskote donostiarra. Donostiako Dravernue heavy metal bandak El Fantasma del Delirio lan berria plazaratu du. Hiverland taldearen Dreamcatcher diskoan oinarriturikoa da, lan horretako ingelesezko kanten gaztelaniazko moldaketak egin dituztelako.
Lau ataleko lana da, eta bakoitzeko hiru abesti jaso dituzte. Beraz, hamabi kantakoa da. Horiek denak plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian entzun daitezke.
Argitalpena borobiltzeko, La leyenda revelada abestiaren bideoklipa estreinatu dute:
Bihar, hilak 29, XIII. Zombie Jaialdian aurkeztuko dute disko berria, Donostiako Larratxo Kultur Etxean. Zenobia eta Killwolf taldeekin batera joko dute.


