Kristalaren bestaldetik
Betaurreko sorta bat.Joseba Parron San Sebastian Kristalak apurtzen badira gaude biluzik, batzuetan. Zaurgarri, itsu. Armadurarik gabe.
Eta ikusten dugu diferente, begiratzen gaituzte desberdin, ez dakigu begiratzen gaituzten ere. Nola, zergatik egiten duten. Kristalak garbitzen dituzten gu ere garbiago ikusteko, ala nahiago zikin, errealitatea eraldatzeko. Aurre ez egiteko.
Zenbat errealitate kabitzen dira batean?
Jartzen ditugu enpatiaren betaurrekoak. Beldurrarenak. Desioarenak. Beste mila azaletan sartzen gara. Guretik atera eta beste norbait gara. Eta bizitza ere beste bat da, beste kolore batekoa.
Jartzen ditugu albokoaren betaurrekoak, eta ikusi behar dugunaren aurrean, geure burua babesteko armadura bat dira. Ajearentzako ezkutaleku bat. Detaileak baloratzeko tresna bat. Txikiak, gardenak. Ulertzen laguntzen dutenak.


