Gaurko egunez, duela 50 urte, eskuin muturrak Herri Ametsa ikastolari eraso egin zion
Herri Ametsa ikastolaren argazki zahar bat.Herri Ametsa 50 urte bete dira gaur (hilak 1), eskuin muturreko kide batzuek Bidebietako Herri Ametsa ikastolari eraso egin ziotenetik. Hain zuzen ere, 1975eko abenduaren 1ean izan zen erasoa, Francisco Franco diktadorea hil eta hamar egun eskasera, eta kalte materialak eragin zituen. Argia hedabideak bere efemerideen kanalean eman du efemeride honen berri.
Gogoratu behar da hainbat izan zirela horren aurretik eta ondoren ikastolek jasandako eskuin muturraren erasoak. Donostian bertan, esaterako, 1985eko maiatzaren 30ean —40 urte bete dira aurten—, Egiako Aitor Ikastola metrailatu zuten gauez.
Beste hainbat kasu ere dokumentatuta daude, hauek, esaterako: 1971n, Legazpiko ikastolako kristalak apurtu eta euskararen aurkako pintaketak egin zituzten; 1975eko maiatzean, Irungo Txingudi ikastolak eraso bat jasan zuen; 1978an, lehergailu bat jarri zuten Gasteizko Olabide ikastolan eta, 1986ean, Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolari su ematen saiatu ziren


