Porrot mingarria jaso du Realak etxean
Realaren eta Vila-realen arteko Anoetako partidako une bat.Reala Esan ohi da futbolak ez duela merezimenduez ulertzen, eta Realeko mutilek atzo (azaroak 30) Anoetan jokatutako partida da horren erakusgarri. Hain zuzen ere, 0-2 galtzen ari ziren txuri-urdinak (Ayoze Perez, 31′ eta Alberto Moleiro, 57′), baina, zaleen babesarekin, ez zuten amore eman, eta markagailuari buelta eman zioten, bi gol ikusgarrirekin: Carlos Solerrek 60. minutuan sartu zuen area kanpotik 1-2-koa eta Barrenetxeak berdindu zuen neurketa 87. minutuan, faltaz. Ordea, partidaren luzapenean, korner baten osteko errebotea harrapatu eta baloia sarera bidali zuen Moleirok, hiru puntuak Valentziara eramateko. Ez zuten saririk izan txuri-urdinek, baina zaleen txaloek egindako lana aitortu zuten amaieran.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek aise hartu zuten mendean Valdemoro, jardunaldi bikotzean: 10-0 gailendu ziren larunbatean eta 6-1 igandean. Horrela, goranzko joeran jarraitzen dute donostiarrek, ligako hirugarren postuan, 21 punturekin.
Txuri Urdineko mutilek, aldiz, Majadahonda indartsuaren aurka jokatu zuten larunbatean, eta galdu egin zuten, 3-2. Arerio zuzenak dira donostiarrak eta madrildarrak, ligako liderra baita Txuri Urdin eta bigarrena Majadahonda.
Azkenik, saskibaloian, Ibaeta Basketek garaipenen zakua handitzeko helburua zuen larunbatean etxean, eta hala egin zuen, Joventuti 75-68 irabazita. Ligako laugarren postuan daude donostiarrak.
PARTIDAK
Futbola
Gizonezkoen liga, 14. jardunaldia
- Reala 2 – Vila-real 3
Izotz hockeya
Emakumezkoen lehen maila, 9. eta 10. jardunaldiak
- Txuri Urdin 10 – Valdemoro 0
- Txuri Urdin 6 – Valdemoro 1
Gizonezkoen lehen maila, 10. jardunaldia
- Majadahonda 3 – Txuri Urdin 2
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
- Ibaeta Basket 75 – Joventut 68


