'Superzozketa!', 8.000 euro banatuko dituen Gabonetako kanpaina
Donostiako saltoki bateko barrualdea.Malen Aldalur Donostia Shopsek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren babesarekin, “Superzozketa!” kanpaina jarri du martxan Gabonetarako. Ekimenak 8.000 euro banatuko ditu erosketa-txarteletan, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.
Hautatutako saltokietan egindako edozein erosketak parte hartzeko aukera emango du, gutxieneko zenbatekorik gabe. Guztira 11 sari izango dira: 1.000 euroko bost txartel eta 500 euroko sei, parte hartzen duten establezimenduetan erabiltzeko.
Zozketa hilaren 22an egingo da, eta irabazleek hilaren 30era arte trukatu ahal izango dituzte txartelak.



