'Zero Xahuketa' ekimenarekin bat egin dute zenbait erakundek
Elikagaien Bankua Axular Lizeoak, Ausolan Fundazioak, Ausolan Taldeak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, Basque Culinary Center-ek eta GOek bat egin dute “Zero Xahuketa” ekimen berritzailea garatzeko. Proiektuak elikagaien xahuketa murriztea eta jasangarritasunaren aldeko ohitura arduratsuak hedatzea du helburu, hezkuntza, berrikuntza eta gizarte konpromisoa uztartuz.
Ekimenaren ardatza jantokian sortzen diren elikagai soberakinen kudeaketa hobetzea da. Horretarako, soberakin aprobetxagarriak Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bidez bideratuko dira, behar duten pertsonen artean modu solidarioan banatzeko.
Lankidetza zabal honek hainbat ikuspegi bateratu ditu:
- Axular Lizeoak ikasleen sentsibilizazioa eta parte-hartze sozial eta ekologikoa sustatzen ditu.
- Ausolan Fundazioak eta Ausolan Taldeak jantoki-kudeaketan eta praktika jasangarrietan duten esperientzia eskaintzen dute.
- Gipuzkoako Elikagaien Bankuak soberakinen birbanaketarako sare solidarioa bermatzen du.
- Basque Culinary Center-ek eta GOek ezagutza tekniko eta akademikoa txertatzen dute prozesuak hobetzeko eta xahuketa gutxitzeko tresna berriak garatuz.


