Aquariumeko igogailua, hilaren 19ra arte itxita
Aquariumeko igogailuaren mantentze lanak egingo dituzte.Donostiako Udala Mantentze eta hobetze lanak direla eta, Aquariumeko igogailua zerbitzurik gabe dago astelehenetik, eta hala jarraituko du hiru astez, hilaren 19ra arte.
Donostiako Udalak azaldu duenez, hiru aste horietan hainbat esku hartzen egingo dituzte, “hala nola elementu mekanikoak eta segurtasunekoak ordezkatzea, kabina prest jartzea eta funtsezko osagaiak berritzea, igogailua berriro ere egoera onean egongo dela bermatzeko San Tomas eta Gabonetako jaiak baino lehen, egun horietan jende asko biltzen baita kaian”.


