Kultura garaikidea familian deskubitzeko aukera dakar 'Kameleoiak gara!' jaialdiak
Askotariko eskaintza aurrera eramango dute abenduko azken asteburuan.Tabakalera Tabakaleraren hamargarren urteurrena dela eta, familiei zuzendutako Kameleoiak gara! arte eszenikoen jaialdia aurrera eramango dute abenduko azken asteburuan. Hilaren 26tik 28ra bitartean, antzerkia, dantza, musika, zirkua eta sormenari lotutako beste adierazpen batzuez familia giroan gozatzeko aukera izango da.
Kameleoiak gara! Tabakalerak urte osoan zehar garatzen duen programa bat da, bereziki, familiei zuzendura. Jarduera artistiko parte hartzaileen bidez, kultura garaikidea esploratzera gonbidatzen ditu partaideak, hausnartzeko eta deskubritzeko gune bilakatuta. Orain, jaialdi gisa, asmo hori zabaldu eta arte eszenikoen inguruan hiru eguneko esperientzia eskainiko du, tokiko eta estatuko sortzaile nabarmenak batuta.
EGITARAUA
Abenduak 26, ostirala
- 11:30etik 13:00etara. Dantza lantegia, Artisten gunean. 5-12 urteko haurrak dituzten familientzat, euskaraz. Red ATALAK Dantzaz elkartearen eskutik, elkarrekin esploratu ahal izango dute mugimendua eta inprobisazioa lau elementuak oinarri hartuta, musika eta askotariko materialak baliatuta.
- 12:00etan eta 13:00etan. Musika-Arte biziak: Babes, Z aretoan. 2 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familientzat. Txalaparten proposamen eszeniko fin eta erakargarri honek txikienen irudimena eta jolasa estimulatzen ditu soinuen, materialen eta keinuen bitartez.
- 17:00etan. Baserriko porrusalda kale antzerkia, patioan. Publiko guztiarentzat, euskaraz. Bapatean zirkoren proposamenak umorea, sormena eta partaidetza nagusi diren ikuskizuna dakar, familia osoa gozatzeko pentsatua.
Abenduak 27, larunbata
- 11:00etan, 11:45ean, 12:30an, 16:00etan, 16:45ean, 17:30ean eta 18:15ean. Objektuen antzerki-instalazioa: Tinglaua, plazan. 4 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat familientzat. Taun taun teatroaren instalazioak giro magikoak sormena piztu eta beste mundu batzuk amestu eta asmatzera gonbidatuko ditu partaideak.
- 12:00etan. Musika-Arte biziak: Elektro-festa#4 familientzat (+3 urte) Z aretoan. Siwanaba DJ-ak latin club soinuetan eta Karibeko erritmoetan murgildu eta dantza, soinu eta argi esperientziaz gozatzera gonbidatzen gaitu.
- 17:00etan. Zirku garaikidea-musika: Transir ikuskizuna publiko guztientzat, Patioan. Rojo Telónen kontzertu bisual hau kolore-eztanda bat da, eta umorea eta eszenaratze zirraragarria uztartzen ditu transformazioari eta eraldaketari buruz gogoeta egiteko.
Abenduak 28, igandea
- 11:00etan, 11:45ean, 12:30an, 16:00etan, 16:45ean, 17:30ean eta 18:15ean.
Objektuen antzerki-instalazioa: Tinglaua, plazan. 4 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat familientzat. Taun taun teatroaren instalazioak giro magikoak sormena piztu eta beste mundu batzuk amestu eta asmatzera gonbidatuko ditu partaideak. - 12:00etan. Allés (Todo), Z aretoan. Dantza garaikidea, 4 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Infinita sonoraren keinu antzerki emanaldia, haurrek sormenez, kolorez eta umorez esploratu ahal izango dituzte musika eta mugimendua.
- 17:00etan. Mikra, Patioan. Dantza garaikide ikuskizuna, euskaraz, publiko guztiarentzat. Berdinki Zirkuaren lanak identitatea, genero estereotipoak, gurasotasuna eta botere harremanak moduko gaiak ardatz hartuta, nortasuna aske bizitzera gonbidatzen ditu ikusleak.
Sarrerak erreserbatu eta izena eman daiteke tabakalera.eus webgunean edo eraikineko informazio gunean.


