Sara Alonso garaile Saintsprint lasterketan
Sara Alonso, Saintsprinteko helmuga gurutzatu berritan.Enzo Besson Sara Alonso mendi korrikalari donostiarrak garaipenak pilatzen jarraitzen du. Hain zuzen ere, Saintelyon probako Saintprint lasterketan hartu du parte asteburuan eta irabazi egin du, ibilbidea lau ordu eta hiru minutuan osatuta, iazko marka propioa hobetuz (4:04).
2026ko denboraldiari erritmo bizian ekin dio Alonsok, maila oso altuan jarraitzen duela erakutsiz. Gogoratu behar da uztailean behi batek eraso egin ziola donostiarrari eta, horren ondorioz, ospitalean egon zela denbora batez. Ordea, argi dago errekuperatuta dagoela dagoeneko.


