'Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza' erakusketa jarri dute Euskal Itsas Museoan
'Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza' erakusketa.Euskal Itsas Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Euskal Itsas Museoak antolatuta, Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza aldi baterako erakusketa jarri dute kaiko museoan, Juan Sebastian Elkanoren bigarren bidaiari eskainitakoa. Erakusketa ostegunean (hilak 4) irekiko dute eta 2026ko urriaren 4ra arte egongo da ikusgai.
“Elkanoren itsas lorpenen eta ekintzailetza oinordekoak gara, baita itsasora begira bizi diren gipuzkoarren hainbat belaunaldiren ondorengoak ere; beraz, erakusketa hau gaur egungo Gipuzkoak arbaso horiekin duen zor ikaragarri horren aitortza da”, nabarmendu du aurkezpenean Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak.
Era berean, museoko zuzendari zientifikoak gaineratu duenez, “Munduaren Lehen Itzuliaren ondoren, Elkanoren bigarren bidaia izan zen, hain zuzen, ozeanoen aurkikuntza prozesurako bigarren pausoa; hau da, nabigazio ozeaniko globalaren eta mugarik gabekoaren bigarren kapitulua, Andres de Urdaneta bere ikasleak gauzatutakoa, eta zalantzarik gabe, Euskal Herriak Gizateriaren Historiari egindako ekarpenik handiena dena”.


