Euskarak «independentzia» behar duela aldarrikatu du Ernaik epaitegietan
Ertzaintzak Ernaiko bederatzi kide identifikatu ditu ekintzaren harira.
Euskararen aurkako oldarraldi judiziala salatzeko ekintza egin du Ernaik epaitegian.Ernai Euskararen Egunaren bueltan, euskararen aurkako oldarraldi judiziala salatzeko eta “euskarak independentzia behar duela aldarrikatzeko” ekintza egin du Ernai gazte antolakunde abertzaleak Donostiako Justizia Jauregiaren atarian. Duela gutxi, oldarraldia salatzeko beste ekintza bat egin zuten Euskal Herrian Euskarazek eta Ikamak Donostian, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Ertzaintzak Ernaiko bederatzi kide identifikatu ditu ekintzaren harira, eta desordena publikoak egotzita ikertuko dituztela jakinarazi du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
“Euskara oldarraldi egoeran dago. Hizkuntzaren gaineko oldarraldi politiko eta judiziala bizi dugu, eta euskararen aurkako epai zein erasoak etengabeak dira. Oldarraldia salatu eta euskarak independentzia behar duela aldarrikatzeko, Donostiako epaitegian izan gara goizean. Gazte independentistok argi dugu zein den bidea, ekinez, Euskal Herria euskalduna lortuko dugu!”, nabarmendu dute.




