'Flagship store' bat irekiko du Arabay Coffee frankiziak Tanger taberna zegoen tokian
Iaz iragarri zuten Erdialdeko Tanger taberna historikoaren itxiera, herritar askoren saminerako. Irekierak, akaso, gazitik gehiago izango du gozotik, frankizia bat irekiko baitute bertan. Arabay Coffee enpresaren frankizia bat izango da. Enpresak hainbat lokal dituzte Mallorcan, Ibizan eta Madrilen.
75 urteko ibilbidea
Tabernaren historia ezagutzeko, 1949ra egin behar da atzera. Urte hartako uztailaren 2an ireki zuten, La Voz de España eta El Diario Vasco egunkarien orduko aleek jasotzen dutenez: “Uztailaren 2ko inauguraziotik, Donostiak badu taberna bikain bat, gustu bikainarekin muntatua. Felix Aldasoro donostiar dekoratzaile akreditatuak, beste behin ere, bere aparteko balioa erakutsi du, bere estilo garbia egiaztatzen duena, inolako gastuari erreparatu gabe. Tanger tabernak jende zorrotzena asebeteko du, bere generoen kalitateagatik; hala ere, prezio arrunta eta normala izango du, inolako errekargurik gabe”.
Ancorak itxieraren unean adierazi zuenez, Okendo kaleko tabernan “obra handi bat egitea” aurreikusten dute. Ondare materialaren borrokan jarduten duen elkarteak gogorarazi du lokala ez dagoela ez dagoela hirigintzako eta eraikitako ondarea babesteko plan berezian (HEOBPB) babestuta, eta beraz, edozein aldaketa egin diezaioketela.


