Insausti: «Garrantzitsua da gure hirira bizi proiektuak garatzera datozenek euskara ikasteko eta maitatzeko aukera izatea»
Jon Insausti alkatea, AISA programaren barruan euskara ikasten ari diren hainbat herritarrekin.Donostiako Udala Euskararen Eguna dela eta, Donostiako alkate Jon Insausti Aieteko Esperanza Latina Elkartearen egoitzara joan da, eta AISA programaren barruan euskara ikasten ari diren hainbat herritarrekin egon da, udalak azaldu duenez. Zehazki, jatorri migratzaileko herritarrentzako harrera ikastaro batean egon da alkatea.
Horrela, Insaustik nabarmendu du “garrantzitsua” dela “gure hirira bizi proiektuak garatzera datozenek euskara ikasteko eta maitatzeko aukera izatea, euskaldunok oro har eta donostiarrok bereziki egiten dugun moduan”. “Eredu zarete, zalantzarik gabe, eta baita partekatzeko zortea dugun hizkuntza honen etorkizunaren parte ere”, esan die alkateak ikastaroko ikasleei.


