Mintzodromoa: ez dadila euskararen haria eten
San Telmo museoan egin du Bagerak Euskararen Eguneko mintzodromoa.Nagore Garmendia Euskararen Egunaren harira, Mintzodromoa antolatu du Bagera elkarteak, urtero bezala. Bi saio egin dituzte aurten ere: bat 10:00etan (60 pertsona egon dira txanda honetan), eta bestea 11:00etan. Biak ala biak, euskaraz hitz egitera etorri den jendea bildu dituzte, San Telmo museoan.
Lau pertsonako mahaietan antolatuta, hizketaldiari ekin diote parte hartzaileek. Hiru gai izan dituzte ardatz, denak euskararen harira, eta taldean beren iritziak partekatzeko aukera izan dute, betiere, euskaraz.
Mahai bakoitzean euskal hiztun bat eta euskara ikasten ari diren beste hiru elkartu dira, elkarrizketa goxoen bueltan. Amaieran, euskarari lotutako produktuen zozketa egin dute.
Irudietan bildu dugu euskararen aldeko goiz hau:


