Poxpolin, 2025eko San Tomas eguneko txerria
Poxpolin txerria, Elgetako Arantzeta baserrian.EITB San Tomas egunean Parte Zaharreko Plaza Berriko erdigunean egongo den txerria aurkeztu dute gaur (hilak 3): Poxpolin. 350 kiloko Duroc arraza mistoko txerri emea da Poxpolin, hamabost hilabete dituena eta Elgetako Arantzeta baserrian gizendu du Peio Bilbao arduradunak. Txerri “lasaia” dela esan du arduradunak aurkezpenean, egunean 4,5 kilo pentsu natural janda hazi dena, baita larreetan gaztainak eta bestelakoak janda ere.
Basatxerri kooperatibak 2022an hartu zuen Leitzako Arro baserriaren lekukoa. Izan ere, urtetan Kristina Saralegi izan zen Donostiako San Tomas eguneko txerriak hazten zituena. Ordea, 2022ko otsailean zendu zen.
Azken urteotan, Aizarnazabalgo Larraxko baserrian hezitako txerriak —Xixili izan zen 2023ko txerria, eta Roxaito 2022koa— Iaz, aldiz, Elgetako Arantzeta baserriko Kaxilda txerria ekarri zuten eta, aurten, Poxpolin.


