Reala Reusera, Kopan aurrera egiteko helburuarekin
Realaren eta Negreiraren arteko partida.Reala Denboraldi hasiera txar baten ostean, badira aste batzuk Realeko mutilak maila ona erakusten eta emaitza onak lortzen ari direla, eta bide horretatik jarraitzeko beste zita bat dute gaurkoan, 21:00etan. Hain zuzen ere, Reusen etxean lehiatuko dira, Espainiako Kopako bigarren kanporaketan. Lehenengoan, Negreira galiziarra garaitu zuten donostiarrek eta Europa taldea kataluniarrek.
Realak baino hiru kategoria beherago jokatzen du Reusek, baina hobe dute txuri-urdinek neurketa serio hartzea, ez bailitzake izango kategoria baxuko talde batek lehen mailako bat lehiaketatik kanpo utziko lukeen lehenengo aldia; Realak berak bizi izan du halakorik. Reus laugarren sailkatua da Bigarren Federazioko kategoriako ligako bere multzoan, Lehenengo Federaziora igotzeko kanporaketarako sailkatzeko lehian.
Aurreikusten da ohiko jokalari batzuk zelairatuko dituela Sergio Francisco entrenatzaileak, baina gehienak normalean aulkian egoten direnak izango direla, hala nola Marrero, Caleta-Car, Beitia, Goti eta Carrera.


