Alerta laranja ezarri dute olatuengatik eta hiriko hainbat gune itxi dituzte
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Donostiako Udaleko Babes Zibilak ohartarazi du alerta laranja ezarri dutela egunotarako, olatuak direla eta. Horrela, ostiralera arte (hilak 5) neurri hauek hartu ditu udalak: Pasealeku Berria itxita dago, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat: Leizaola pasealekura sarbidea (Zurriolako espigoia) itxita dago eta Haizearen Orrazira sarbidea ere itxita dago.
Horrez gain, ez da egongo Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik, eta udalak ohartarazi du “uretara sartzen diren pertsonek haien erantzukizunpean” egingo dutela.


