Donostian aurkeztu dute Euskadiko minbizi-ikerketaren erradiografia
Minbiziaren Aurkako Euskadiko Elkarteak bere txosten diagnostikoa aurkeztu du gaur Donostian.AECC Minbiziaren Aurkako Euskadiko Elkarteak bere txosten diagnostikoa aurkeztu du gaur Donostian, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen egoitzan. Ekitaldiak Euskadiko aditu onkologiko nagusiak bildu ditu, eta ikerketaren indarguneak eta erronkak aztertzeko “topagune garrantzitsua” izan da.
Dokumentuaren helburua, hala, zientzialarien egoera erreala jasotzea eta Espainiako estatu mailako ikerketaren ekitatea hobetzen laguntzea da, pazienteen ongizatea ardatz hartuta.
Maria Caffarelek (Biogipuzkoa) gidatu du aurkezpena, eta harekin batera izan dira Marisa Arriola (Minbiziaren Aurka Gipuzkoaneko presidentea eta Elkartearen ordezkari autonomikoa), Marta Puyol eta Vanesa Abon (Elkartearen Fundazio Zientifikoko arduradunak), Marian Garcia (Arabako ESIko Fisika Medikoko burua eta Bioaraba ikertzailea), Laura Bozal (CIC bioGUNE), Oihane Mitxelena (Biogipuzkoa) eta Lorea Mendoza (BIOEFeko zuzendari zientifikoa).
Txostenaren emaitzak
Txostenak nabarmentzen du Euskadik Espainiako batez bestekoa baino gehiago inbertitzen duela Ikerketa eta Garapenean (I+G), eta finantzaketa autonomiko zein nazioartekoa handitzen ari dela. Hala, aurkezpenean azpimarratu dutenez, osasun datuen kudeaketa bateratuak pazienteen bideratzea errazten du. Gainera, enpresa bioteknologikoak hazkunde bizkorrean daudela ere berresten da bertan (%9,4 Espainian).
Horrez gain, adierazi dute koloneko minbizia eta tumore likidoen gisako gaixotasunek presentzia oso txikia dutela.
Hobetu beharrekoak
Hobetu beharreko erronken artean, gogorarazi dute zaila dela laguntza klinikoa eta ikerketa uztartzea, eta kontratazioa oztopatuta dagoela. Saiakuntza klinikoetan, gabezia nabarmena da hasierako faseetan (I eta I–II), jarduera gehiena III fase komertzialetan metatzen delako.
Terapia aurreratuetako entseguak %2 besterik ez dira, nahiz eta etorkizunean haztea espero den. Halaber, ikerketa klinikoaren eta ikerketa oinarrizkoaren arteko lotura eskasa dela adierazi dute, bereziki koloneko eta prostatako minbizien kasuan.
