Hamarkada bat euskaraz Aieten, Muganen doinura
Katxola baserria, Aieten.Lantxabe Aieteko Euskara Batzordeak 10 urte bete ditu, auzoan euskararen erabilera eta presentzia sustatzen. Urteurren berezi hori ospatzeko, Mugan taldeak kontzertu akustikoa eman zuen Katxola baserrian, auzoaren sinbolo kulturaletako batean, eta bideoa jarri dute ikusgai.
Hamarkada honetan, Aieteko Euskara Batzordeak ekimen ugari jarri ditu martxan, auzoan euskarazko kultur eskaintza indartzeko eta bertako bizilagunak saretzeko. Elkar ezagutza, auzolana eta komunitatea sendotzea izan dira batzordearen zutabe nagusiak, betiere, euskaratik eta euskaraz.
Antolakuntzatik nabarmendu dutenez, helburua argia izan da, hasieratik: “Auzoan kultur eskaintza areagotzea eta auzotarrak elkarlanean aktibatuko dituzten guneak sortzea”. Urte hauetan, askotariko jarduerak garatu dituzte: tailerrak, hitzaldiak, kultur topaketak, ibilaldiak, jai egunak eta auzo osoari irekitako ospakizunak.
Euskara Batzordeak eskerrak eman dizkie urte hauetan guztietan bidelagun izan dituztenei.


