Kostata, baina Kopan aurrera egin du Realak
Umar Sadiq, Reusen aurkako partidako une batean.Reala Espainiako Kopako bigarren kanporaketa gainditzea zen helburua eta hala egin zuen atzo Realak (0-2), nahiz eta bat baino gehiago izan urduritu ziren zale txuri-urdinak. Izan ere, kataluniarrek hiru kategoria beherago jokatzen badute ere eta Sergio Franciscok hamaikakoan ohikoak ez diren jokalari asko zelairatu bazituen ere, erraz nagusitu behar zuen Realak, eta ez zen hala izan.
Lehenengo zati oso txar baten ostean, Barrenetxea, Aritz eta Sadiq zelairatu zituen entrenatzaileak eta orduan hasi ziren txuri-urdinak beste modu batean jokatzen. Hain zuzen ere, Sadiq, bere gorabehera eta argi-ilun guztiekin, erabakigarria izan zen.
Horrela, 49. minutuan, Barrenetxea erasora joan zen, erdiraketa egin zuen eta Sadiqek gola eskura utzi zion Gotiri, markagailua irekitzeko. Horrela gelditu zen markagailua ia amaierara arte, eta, luzapenean, Sadiqek berak egin zuen penaltiz bigarren gola. Helburua beteta, baina hobetzeko gauza askorekin itzuli dira etxera donostiarrak.


